Animaliak Inprimatu
Urbasa eta Andia mendiak trantsizio klimatikoko eremu batean daude, non batera bizi baitira jatorri eurosiberiarreko animaliak eta Mediterraneo aldetik etorritakoak. Horregatik eta Natur Parkeko ekosistema gehienak ongi kontserbatuak daudelako, ez da harritzekoa Parkeko fauna ugaria eta askotarikoa izatea.

Orain arte, Urbasa eta Andia mendietan 145 ornodun espezie kontatu dira; horietatik 94 hegazti, 34 ugaztun eta 17 anfibio eta narrasti.