Baso animaliak Inprimatu
 
Pagadietan anfibio espezie ugari bizi dira, esate baterako, uhandre palmatua eta baso-igel gorria, eta gainera abifauna ugaria eta askotarikoa. Oihan espezieak dira gehienak: txontak, kaskabeltzak, pizidoak eta birigarroak. Hegazti harraparietan hauek ditugu: aztoreak, zapelatzak eta urubi misteriotsua.

Espezie horien ondoan bizi dira urtxintxak eta muxarrak, bai eta zenbait ugaztun txiki ere, adibidez azeria, azkonarra, lepazuria eta basakatua.