Larre eta txilardi animaliak Inprimatu
 
Arrasoetako larre eta txilardietan beste hegazti batzuk ere ikusten dira, adibidez, hegatxabalak, tuntunak, buztanzuriak, pitxartxarrak eta txokak. Alderdi harritsuetan, berriz, txirta eta buztangorri franko daude. Soilune edo arrasoetan ugaztunak ere ugari dira, hala nola trikua, satorra eta erbia.

Berriki, Parke Naturalean ugatza ere ikusi da, Espainian desagertzeko arriskuan dagoen espeziea, alegia.