Geologia Inprimatu
 
Natur Parkearen lur azpia kareharriz osatua dago. Duela 140 milioi urtetik gorako Kretazeo aldiko margen gainean bermatuak daude kareharriak. Kareharria izaki bizidunen arrastoez osaturik dago. Izaki bizidun horiek bizi izan ziren orain Parkeak hartzen duen ingurua estaltzen zuen itsasoan, duela 65 milioi urte. Izaki haien arrastoak -koralak, krustazeoak eta arrainak- itsas hondoan metatu, ur presioak trinkotu eta kareharri bihurtu ziren.

Karst erliebearen ezaugarriez eratua dago Parkearen kanpoaldeko eta barnealdeko erliebea: dolinak eta ubalak kanpoaldean; leizeak eta kobazuloak, estalaktitak eta estalagmitak barnealdean, den-denak urak sorraraziak. Izan ere, urak kimikoki kareharriarekin erreakzionatu eta harri hori disolbatzen du. Hori dela eta, ura barnealdean sartzen da eta leizeak, galeriak eta haitzuloak eratzen ditu. Ura soilik kanpora aterako da, barnean harri iragazgaitzak aurkitzen baditu (margak). Halakoetan, iturburuak sortzen ditu. Hori dela eta, ia ez dago urik Parkearen gainaldeko lurraldeetan, errekasto batzuk baizik ez.