Karst erliebearen ezaugarriez eratua dago Parkearen kanpoaldeko eta barnealdeko erliebea: dolinak eta ubalak kanpoaldean; leizeak eta kobazuloak, estalaktitak eta estalagmitak barnealdean, den-denak urak sorraraziak. Izan ere, urak kimikoki kareharriarekin erreakzionatu eta harri hori disolbatzen du. Hori dela eta, ura barnealdean sartzen da eta leizeak, galeriak eta haitzuloak eratzen ditu. Ura soilik kanpora aterako da, barnean harri iragazgaitzak aurkitzen baditu (margak). Halakoetan, iturburuak sortzen ditu. Hori dela eta, ia ez dago urik Parkearen gainaldeko lurraldeetan, errekasto batzuk baizik ez. |