Klima Inprimatu
 
 
Parkearen lurraldeetan, urteko batez besteko tenperatura 8-9º ingurukoa da, baina gailurretan, adibidez, Beriainen, 6ºra jaisten da. Tenperatura hotz horien arrazoia Urbasa-Andiako mendiaren batez besteko altueran datza, 1.000 metrotik gora, punturik gorena Beriain edo San Donato izanik (1.494 metro). Urteko gorabehera termikoa 14 bat gradukoa da. Tenperaturak zertxobait altuagoak dira hegoaldeko isurialdean (eguteran) eguzkiak iparraldean ( laiotzean-ospelean) baino gehiago jotzen duelako. Bero handienak abuztuan egiten ditu; batez beste 22º.

Prezipitazioek garrantzi handia dute. Askotan elurra izaten da. Urtean, batez beste, 1.300-1.800 mm botatzen du. Lurzorua urtean 40 bat egun elurpean egoten da. Prezipitazio gehien abenduan egiten du, eta gutxien uztailean.