Kontserbazioa Inprimatu
 
Balio multzo handi hori ikusita, Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zituen 1997an Urbasa eta Andia mendiak, beren kontserbazioa eta naturgunearen iraupena bermatze aldera.

Europako espezieen eta beren habitaten biziraupena epe luzera bermatzeko, Europako Batasunak Habitatei buruzko (92/43CE) Zuzentaraua garatu zuen. Sare bat sortzea proposatu zuen (Natura 2000), halako naturgune jakin batzuekin osatzeko: azken buruan, Europako basa animalien eta beren habitat naturalen lagin adierazgarriak hartzen dituzten naturguneen aukera bat da. Bere balio naturalekin eta era guztietako balioekin bat, Urbasa eta Andia Mendiko Natur Parkea BIL (Batasunaren Interes Lekua) eta geroago ZBE (Zainketa Bereziko Eremua) Natura 2000 barnean sartzeko izendatu zuten. Etorkizunari begira, Parkeak bateragarri egin beharko ditu bere baloreen kontserbazioa, usadiozko erabilerak eta natura gozatzeari lotutako erabilera berriak.