Arrasoak Inprimatu
Arrasoetan (soiletan), pagoaren ordez bazkaleku zabal-zabalak dira nagusi, eta tartean elorriak eta ipuruak daude. Bazkan aritzeko moduko arrasoek, guztira, 8.200 hektarea hartzen dituzte Urbasa eta Andiako Parke osoan, baina Parkeko lurralde batzuetan asko dira eta beste batzuetan ez. Horrela, bazkalekuek ia bere osoan hartua dute Andia mendia. Urbasan eta Limitaciones mendian, ordea, basoa nagusi da. Soiletan albitz-belarrak, errostak, askari-loreak eta lilipak dira nagusi.