Basoak Inprimatu
Pagadiek Parkeko azalera zuhaizturik handiena hartua dute, 12.810 hektarea guztira. Jakina, espezie nagusia pagoa da, baina tartean badira astigarrak, ezkiak, haginak, gorostiak eta lizarrak.

Zuhaixka gutxi dago pagopean, eta maiz agertzen da basoaren ertzetan. Zuhaixkarik ugarienak elorri zuria, hegoaldeko elorri zuria eta basa-arrosak dira. Belarretan orkideak, otsababak, lilipak eta anemonak aurkituko ditugu.