Harkaitzak Inprimatu
Malkarrek, hartxingadiek, amilburuek eta erlaitzek eraginik, ugari dira landare motak, baldintza oso zehatzetara egokituak, esaterako, lurzoruen idortasunera, intsolazio handi-handira eta etengabeko haizeetara. Hori guztia dela eta, Parke Naturalean landare espezie interesgarri asko eta askotarikoak hazten dira, bai endemikoak direlako bai mehatxatuak daudelako.