Oihan ziurtagiriaren helburua Inprimatu

Oihan ziurtagiriaren helburua da azken kontsumitzaileari erakustea bultzatu eta egiten den oihan kudeaketa bat datorrela ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdi iraunkorrekin.

Jarduera horien egokitasunari buruzko ebaluazioa aldian behin egiten da ziurtatze sistema bakoitzean xedatutakoarekin bat, eta, bi kasuetan, kanpoko ikuskaritza independenteen bidez.

Horrela, eta egiaztatze ikuskaritzak gainditu ondoren, oihan horietatik ekarritako oihan produktuak erosten direnei bermatzen ahal zaie produktu horiek lortu direla eskualdeko ingurumena eta sozioekonomia errespetatu dituzten jarduerak erabilita.

Urbasa eta Andia Natur Parkearen barnean ziurtagiria duten eremuak dagozkie egurra ekoizteko eginkizunaren aldetik garrantzi gehien hartu duten mendiei. Halaber, eremu horien kudeaketa eta Natur Parkearen gainerakoan egiten dena antzekoak dira.

Aipaturiko zonetatik datorren zura araudiaren izapideei jarraituz merkaturatzen da eta dokumentalki identifikatzen da egiaztapen-sistema bakoitzarekin lotutako logoaren erabilerari esker.