Parkea Inprimatu
Urbasa eta Andiako Parke Naturalak lau eremu ditu:

-Urbasa: 11.445,22 ha.
-Andia: 4.372,45 ha.
-Limitaciones: 5.012,76 ha.
-Urederrako Natur Erreserba: 119 Ha.

Lur hauek Parke Natural izendatu zituzten 1997ko otsailaren 27an. Eremu zabal hau -20.949,40 ha-ko azalera- gehienbat pagadia da eta mendiko larrea. Alde batetik 42° 58' eta 42° 52' arteko latitudean dagoelako eta mendien altueragatik (835 m Urbasako arrasoko tokirik apalenean eta 1.492 gorenean, (Beriainen), Nafarroako Mendialdearen eta Erdialdearen arteko trantsizio eremua da.