Historia eta historiaurrea dituen lekua Inprimatu
Urbasa-Andia mendien berezitasun juridikoa Erregeren lurrak izatean datza, Koroaren ondarekoak hain zuzen ere. Nafar guztiek eskubidea izan dute betidanik lur hauetan beren aziendak bazkatzeko, artzainentzat eta artaldeentzat etxolak eta artegiak (saroiak) egiteko, eta oinarrizko premietarako egurra eta zura ateratzeko.