Monumentu megalitikoak Inprimatu
Urbasa eta Andia mendietako monumentu megalitiko nagusiak trikuharriak dira, baina tumuluak, iruinarriak eta harrespilak ere badira. Horietan ere ehorzketak eta gaur egun ezagutzen ez diren beste erritu batzuk egiten zituzten.

Gaur egun Parkean dauden historiaurreko kulturen aztarnarik garrantzitsuenak monumentu megalitikoak dira. Egitura horiek hilobi-monumentuak ziren, helburu erritualekoak eta, horregatik, pentsa daiteke artzain haiek sineste finkoak zituztela.