Bidexkak
Inprimatu
Mendizaleen ibilbidea (sendero verde) Descargue el sendero en pdf (3 mb)Mendizaleen Ibilbidea, Informazio gunean hasten da eta "bargaren" (malda, haitza) barrenetik doa, Gazbidean zehar, bagoneten bide zaharretik. Ikazkinek lantegietan eginiko lanaren aztarna batzuk ikus daitezke. Igoeraren bukaeran sekulako ikuspegia dago: Sakana, Aralar mendia eta Aizkorri aldea. Ibilbidean toki interesgarri batzuk seinalizaturik daude, zenbakiz markatuta. Ibilbide osoa marra berdez dago markatua. Iraupena: ordu bete eta 20 min., gutxi gorabehera. |
|
Artzainen ibalbidea (sendero rojo) Descargue el sendero en pdf (4,9 mb)Artzainen Ibilbideak Informazio Zentroa eta Interpretazio Gunea lotzen ditu. Hasieran eta bukaeran beste ibilbide batzuekin bat egiten du. Bide gehiena, duela urte gutxi arte ardiak ibarretara eramateko edo mendira igotzeko erabilitako abelbide zaharra da. Ibilbidean zehar oso paraje politak ikusiko ditugu, Urbasako biodibertsitatearen adierazle: soilguneak, elordia eta pagadiko zoru karstikoak. Urtaroko aldaketekin, izadiaren erritmo, forma eta kolore aldakorrez goza gaitezke. Iraupena: 2,20 ordu, gutxi gorabehera. |
|
|