AlbisteakInprimatu

ADI!  Urriak 5, larunbata, Urbasako Automobil Igoeraren XXXIII

ADI! Urriak 5, larunbata, Urbasako Automobil Igoeraren XXXIII

Sakana Motorsport lasterketa taldeak antolatuta, bihar urriak 5, larunbata, Urbasako Automobil Igoeraren XXXIII. ekitaldia egingo da. Lasterketan zehar, ez daiteke sar parkera iparretik, gainera bisitaria kontuan izan behar du lasterketa honek ikusle asko erakarri ohi du, eta ondorioz gerta liteke zailtasunak izatea aparkaleku egokia aurkitzeko eta zenbait tokitan autoak eta pertsonak pilatzea. Horrenbestez, bisitariok gogoan izan beharko duzue halakoak gerta daitezkeela, egoki gozatzeko, bai inguruneaz, bai lasterketaz ere. Era berean, garrantzitsua da ingurune hori zaintzearekin eta kontserbatzearekin bateragarria den jokaera izatea, esate baterako, zaborrik ez botata edukiontzietatik kanpo eta aintzat izanda ez dagoela surik pizterik horretarako prestatuta dauden tokietatik kanpo eta ez dagoela libreki kanpatzerik (kanpineko esparrutik kanpo). Espero dugu eguna ongi joatea lasterketara joango diren ikusle ugarientzat, antolatzaileentzat eta Parkera doazen bisitarientzat. Antolatzaileen WEB-era sar zaitezte.