AlbisteakInprimatu

Sarrera bideratzea

Sarrera bideratzea

Espazioan bertan sortutako afekzioengatik eta inpaktuengatik, baita segurtasun-arrazoiengatik ere, natura-erreserbarako sarrera mugatu da, eta bidezidorraren azken zatira sartzea debekatu da.

Erregulazioa:

Gaur egun, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako zuzendari nagusiaren apirilaren 16ko 229E/2019 Ebazpenak arautzen du Urederra Iturburuko Erreserba Naturalerako sarbidea. Ebazpen horretan, Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko natura-erreserbara sartzeko mugak ezartzen dira, Erreserbaren kontserbazioa bermatzeko. Araudi hori onartu da Naturagune Babestuan eragin nabarmenak izan dituela egiaztatu ondoren, haren erabilera publiko handiaren ondorioz. Inpaktuek, batez ere, bidezidorraren higadura eta lurzoruaren trinkotzea dakarte, eta horrek ondorioak ditu bai ingurumenean bai erabiltzaileen segurtasunean bertan.

Hartutako mugen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Erreserbara egunero sartzen diren bisitarien kopurua mugatzea, aldez aurretik dagokion erreserba egiteko betebeharrarekin (gehienez 500 laguneko edukiera egunean).
  • Bidezidorraren azken zatirako sarbidea mugatzea. Sartzeko debekua honako koordenatu honetan dago: x = 571.020 e y = 4.739.262 (WGS84 koordenatu-sistema). Bidezidorrean bertan dago identifikatuta puntu hori.

Erreserbei buruzko informazio gehiago